• Hasiera
  • Bloga
  • 10T eredua eta Ogasun ziurtagiriak bidaltzea: nola arindu administrazio kudeaketako funtsezko prozesu bat

10T eredua eta Ogasun ziurtagiriak bidaltzea: nola arindu administrazio kudeaketako funtsezko prozesu bat

BLOG 2026KO MARTXOAREN 16A
Sin categoría

10T eredua eta Ogasun ziurtagiriak bidaltzea ohiko zeregina da gestorietan, aholkutegietan eta administrazio sailetan, errentaren kanpaina hurbiltzen denean. Dokumentazio bolumena handitzen denean, funtsezkoa da prozesu antolatuak eta efizienteak izatea, akatsak saihestearren eta eguneroko jarduna hobetzearren.

  • Persona gestionando documentación administrativa en un ordenador

Zer dira 10T eredua eta Ogasun ziurtagiria?

10T eredua eta Ogasun ziurtagiriak pertsona fisiko edo juridikoen zerga egoerari lotutako jakinarazpen ofizialak dira. Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, administrazio prozeduretan dokumentazioa aurkezteko edo erakunde publikoen eskaerei erantzuteko erabili ohi dira.

Erronka operatiboa: bolumena, kontrola eta trazabilitatea

Dokumentu ugari kudeatzen dituzten gestoriei, aholkutegiei edo enpresetako administrazio sailei dagokienez, horrelako dokumentuak bidaltzea lan itzela bihur daiteke, baldin ondo egituratuta ez badago edo teknologia digitaleko tresna egokietan oinarritzen ez bada. Hauek dira, besteak beste, erronka ohikoenak:

  1. Eskalatzeko zailak diren eskuzko prozesuak, bolumen handiko kanpainetan.
  2. Dokumentu bakoitza behar bezala entregatzen dela egiaztatzeko zailtasuna.
  3. Dokumentazioan edo hartzaileetan akatsak izateko arriskua.
  4. Zeregin errepikakorretan emandako denbora.

10T ereduaren eta ziurtagirien bidalketa digitalizatzea

Digitalizazioak, teknologia digitalean oinarriturik, kudeaketa sinplifikatzea eta bidalketa horien administrazio kontrola hobetzea ahalbidetzen du. Abantaila nagusien artean, aipagarriak dira hauek:

  • Ziurtagirien bidalketa automatizatzea.
  • Eragiketa bakoitzaren erregistroa eta trazabilitatea.
  • Zerga dokumentazioa zentralizatzea.
  • Espedienteen eta komunikazioen gaineko kontrol handiagoa.
  • Kudeaketa denborak murriztea.

Horiek horrela, funtsezkoa da dokumentazioa modu seguru eta kontrolatuan bidaltzea bermatzen duen soluzio bat izatea. Kaudaturen bidez, 10T ereduaren bidalketa kudea daiteke trazabilitatearekin, eragiketa bakoitzaren erregistroarekin eta administrazio antolamendu handiagoarekin, eskaintzen dituen bidalketa soluzioei esker.

Komunikazioen bidalketa digitalaren balioa

Ogasun ziurtagirien eta 10T ereduaren bidalketa digitalerako trantsizioak, efizientzia hobetzeaz gain, kontrol eta segurtasun handiagoa ere ematen du prozesu osoan, bidalketa seguruari aplikatutako teknologia digitalaren erabilerari eta dokumentu trazabilitateari esker. Horixe da Kaudatuk eskaintzen duena. Ohiko metodoekin alderatuta, bidalketa digitalak aukera hauek ematen ditu:

  • Komunikazio bakoitzaren trazabilitate osoa bermatzea.
  • Eskuzko prozesuei lotutako akatsak murriztea.
  • Bidalketak arinago kudeatzea, baita bolumen handietan ere.
  • Erregistro antolatu bat eramatea.
  • Bidalitako dokumentazioaren eta haren egoeraren gaineko kontrola hobetzea.

Trazabilitatea eta entregaren konstantzia dakarten teknologia digitalean oinarritutako bidalketa elektronikoko ereduetara jotzeak aukera ematen die gestoriei, aholkutegiei eta lantalde administratiboei beren operatiba optimizatzeko, gorabeherak murrizteko eta segurtasuna indartzeko, zerga dokumentazioaren kudeaketan.

Beste argitalpenak
lotutakoak

BLOGA IRAKURRI