Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizartearen zerbitzuen emaileak baliabide jakin batzuen jabe izan beharko du, zerbitzuaren hartzaileek zein eskumeneko organoek, baliabide elektronikoak erabiliz, informazio honetan etengabe, erraz, zuzenean eta doan sartzeko aukera izan dezaten:
Domeinuaren izena: kaudatu.com
e-maila: info@kaudatu.com
Jabea: METAPOSTA, SA; helbide soziala: Miñao, Gasteiz (Araba), Arabako Parke Teknologikoa, Albert Einstein 44, E-6 eraikina, behea; Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.464 tomoa, 203. folioa, VI-14.989 orria; IFK: A-01473289 (hemendik aurrera, “KAUDATU”).
Xedapen hauek (hemendik aurrera, “ERABILERA-BALDINTZAK”) arautzen dituzte KAUDATU kaudatu.com domeinuaren bitartez Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen webgunean (hemendik aurrera, “WEBGUNEA”) sartzeko eta webgune hori erabiltzeko baldintzak.
Aurrekoa gorabehera, WEBGUNEAREN bitartez KAUDATU ERABILTZAILEAREN eskura jartzen dituen eduki jakin batzuetan sartzea eta zerbitzu batzuk (hemendik aurrera, “KAUDATU ZERBITZUAK”) erabiltzea baldintza partikular jakin batzuen mendean egon daitezke (hemendik aurrera, “BALDINTZA PARTIKULARRAK”), kasuan kasu honako ERABILERA-BALDINTZA hauek ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituztenak, eta, kontraesanik izanez gero, lehentasuna izango dutenak. BALDINTZA PARTIKULAR horiek aplikatu behar direnean, ERABILTZAILEEN eskura egongo dira WEBGUNEAN eta/edo dagozkien KAUDATU ZERBITZUEN eremu funtzionaletan.
Horren ondorioz, eduki horietan sartu eta/edo zerbitzu horiek erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu haiek arautzen dituzten BALDINTZA PARTIKULARRAK, une horretan argitaratuta dagoen bertsioan, eta, hala badagokio, onartu egingo ditu.
KAUDATU edozein unetan eta inolako aurreabisurik gabe alda edo egunera ditzake ERABILERA-BALDINTZA hauetako edukiak, baita, hala badagokio, dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAKO edukiak, eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementu guztietako edukiak ere.
WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako ERABILERA-BALDINTZAK lehentsiko dira, eta WEBGUNEAN une horretan argitaratuta daudenak aplikatuko dira bisitaldi bakoitzean.
WEBGUNEAN sartzearekin batera ERABILTZAILEAK honako ERABILERA-BALDINTZA hauek baimentzen eta onartzen ditu, espresuki eta erreserbarik gabe, webgunea erabiltzeko erregimena baldintza horien arabera ezartzen delako, eta idatziz egindako eta sinatutako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun bera dauka onarpen horrek. ERABILTZAILEAK ERABILERA-BALDINTZA hauek oso-osorik onartzen ez baditu, ez du WEBGUNEAN sartzeko baimenik izango.
WEBGUNEA erabiltzeko eta/edo eduki jakin batzuetan eta/edo KAUDATU ZERBITZUETAN sartzeko ERABILTZAILEA erregistratzea beharrezkoa bada, erabiltzaileak bere gain hartuko du horretarako egiazko eta legezko informazioa emateko erantzukizuna.
Erregistro hori gauzatuko da unean-unean KAUDATU horretarako ezarrita duen moduaren arabera, eta, horren bitartez, ERABILTZAILEARI (i) “log” identifikadore eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio, edozein unetan saioa hasteko aukera izan dezan, WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratua den heinean, eta/edo KAUDATU ZERBITZUETAN sartzeko aukera izan dezan .
ERABILTZAILEAK arduraz erabili beharko ditu esleitzen zaizkion identifikadorea eta pasahitza, eta haiek ongi zaintzeaz eta haien konfidentzialtasunaz arduratuko da, aldi baterako edo etengabe, baita beste inori haietan sartzea galarazteaz ere.
Identifikadorea eta pasahitza lapurtzen edo kentzen badiote edo norbait baimenik gabe haietan sartzen bada, ERABILTZAILEAK KAUDATU berehala emango dio horren berri, haiek bertan behera uzteko aukera izan dezan. KAUDATU ez du inoiz bere gain hartuko hirugarrenek ERABILTZAILEAREN identifikadorea eta pasahitza baimenik gabe erabiltzeko egiten dituzten ekintzen erantzukizuna, ERABILTZAILEAK gertatutakoaren berri eman arte.
BALDINTZA PARTIKULARRETAN besterik ezarri ez bada, WEBGUNEAN, haren edukietan eta KAUDATU ZERBITZUETAN sartzea doakoa da, telekomunikazio-sarearekin konektatzeko ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatu duenari dagokionez izan ezik.
WEBGUNEAREN eta haren edukien gaineko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude, eta ERABILTZAILEA haietan sartzean edo haiek erabiltzean ez da ulertu behar KAUDATU eta/edo edozein hirugarrenen titulartasunpeko edo jabetzako edozein aktiboren gaineko eskubidea edo erabilera-lizentzia eman dela. Eskubide-erreserba honek eraginpean hartzen ditu, batetik, (i) WEBGUNEAREN kanpo-itxura (look and feel) eta kodea, diseinua eta nabigazio-egitura, bestetik,(ii) WEBGUNEAN edozein formatutan bildu eta bana daitezkeen edukiak, eta, bereziki, KAUDATU WEBGUNEAN biltzen duen edozein katalogo edo aurkezpen.
KAUDATU edo hirugarrenen titulartasunpeko erregistratutako edo erregistratu gabeko izen komertzial, marka, logotipo edo bestelako bereizgarriei buruzko aipamenak WEBGUNEAN sartzeari dagokionez, haien erabilera debekatuko da, KAUDATU edo legezko titularrak baimen espresua ematen ez badu.
Horren ondorioz, ERABILTZAILEAK xede pertsonal eta pribatuetarako soilik bistaratu eta erabili ahal izango ditu KAUDATU ZERBITZUAK, eta KAUDATU eduki eta/edo ZERBITZU horiek ez ditu, inondik inora, jardun komertzial edo profesionalak garatzeko erabiliko.
Halaber, debekatuta dago deskonpilatzea, desmihiztatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziatzea edota WEBGUNEA eta/edo KAUDATU ZERBITZUAK funtzionatzeko, haietan sartzeko eta haiek erabiltzeko behar diren ordenagailu-programetatik eratorritako lanak nolanahi hedatzea, itzultzea edo egitea. ERABILTZAILEAK, nolanahi ere, ez du WEBGUNEAN instalatuta egon daitekeen babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik kenduko, aldatuko, baztertuko edo manipulatuko.
WEBGUNEA erabiltzen duenak bere kontura eta arriskupean egiten du. Erabiltzaileak, WEBGUNEAN sartzearekin batera, honako betebehar hauek betetzeko konpromisoa hartzen du: batetik, (i) KAUDATU edo hirugarrenen irudiaren, interesen eta eskubideen kalterako izan daitekeen, WEBGUNEA kaltetu, bertan behera utzi edo gainkarga dezakeen edo haren erabilera arrunterako oztopo izan daitekeen moduan ez jokatzea; eta (ii) WEBGUNEA legeekin eta trafikoaren erabilerekin guztiz bat datorren moduan erabiltzea.
Horrenbestez, ERABILTZAILEAK KAUDATU eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzetik erator litezkeen kalte-galerei dagokienez.
WEBGUNEAREN funtzionamendu egokiari eusteko eta birus eta osagai kaltegarriak atzemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak hartzen ditu KAUDATU. Nolanahi ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneteko informazio-sistemen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, hortaz, KAUDATU ezin duela bermatu, (i) batetik, KAUDATU eduki eta ZERBITZUAK une oro eskuragarri egotea, (ii), bestetik, eduki horietan akatsak ez izatea eta izan litekeen edozein akats zuzentzea; (iii) hirugarrenik, ERABILTZAILEAREN informatika-sistemetan (software eta hardware) edo dokumentu elektronikoetan eta dokumentu horietako fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo beste elementurik ez dela izango; eta (iv), azkenik, hartutako segurtasun-neurriek ez dutela hutsik egingo.
Halaber, KAUDATU zerbitzuaren zati bat edo zerbitzu osoa eten dezake, aldi baterako edo behin betiko, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, baina aldez aurretik, eta, ahal badu, bere WEBGUNEAREN bitartez edo horretarako gaitutako beste edozein baliabideren bitartez jakinaraziko du.
WEBGUNEAREN bitartez, KAUDATU loturako gailuak jartzen ditu ERABILTZAILEAREN eskura, hala nola botoiak, linkak eta banerrak, ERABILTZAILEAK, hirugarrenen jabetzakoak izanik edo hirugarrenek kudeatuta egonik KAUDATU inondik inora kontrolatzen ez dituen Interneteko beste gune edo atari batzuetara (hemendik aurrera, “LOTUTAKO GUNEAK” esango diegu) jotzeko aukera izan dezan.
ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du lotura-gailu horiek erabiltzean eta WEBGUNETIK LOTUTAKO GUNE horietan sartzean ERABILERA-BALDINTZA hauek ez direla aplikatuko.
KAUDATU ez ditu ezagutzen edo kontrolatzen, inondik inora, LOTUTAKO GUNEETAN sartutako edukiak eta zerbitzuak, eta WEBGUNEAREN bitartez haietan sartzeko aukera izateak ez du esan nahi, inondik inora, (i) KAUDATU LOTUTAKO GUNEETAN sartutako eduki eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik; eta/edo (ii) KAUDATU eta LOTUTAKO GUNEAREN arduradunaren artean inolako harreman, lankidetza edo mendetasunik dagoenik.
Horrenbestez, KAUDATU ez du LOTUTAKO GUNEEN gaineko erantzukizunik bere gain hartzen, eta beraz, ez du haien funtzionamenduaren eta haietan sartutako eduki eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ezta LOTUTAKO GUNE horietan bildutako loturen gaineko erantzukizunik ere.
ERABILTZAILEAK jakiten badu edukiak, zerbitzuak edo LOTUTAKO GUNE baten bidez garatutako bestelako jarduerak legez kontrakoak edo desegokiak direla, KAUDATU jakinaraziko dio berehala, hala badagokio egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
WEBGUNEAREN barruko beste orrialde batera (deep link) zuzenduta badaude; hori guztia, adierazitako orrialdeak leiho oso batean azaltzen badira eta dagozkien URL helbidepean, erantzukizun guztia ez ezik WEBGUNERAKO hiperesteka ezartzeagatik sor daitekeen arriskua ere bere gain hartuz.
Hiperesteka ezartzen duen webgunean ezin izango da adierazi, inondik inora, KAUDATU hiperesteka hori baimendu duenik, salbu eta KAUDATU espresuki eta idazki bidez egin badu.
Hiperesteka bere webgunean sartzen duen hirugarrenak KAUDATU eta/edo WEBGUNEAREN marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein identifikazio-elementu sartu nahi badu, KAUDATU, idazki bidez eta aldez aurretik, horretarako baimena eman beharko du espresuki.
Aurreko guztia gorabehera, zeharo debekatuta dago kaudatu.com webgunearen orri bat KAUDATU jabetzakoa ez den beste webgune baten leiho batean aurkeztea “framing” izeneko teknika erabiliz, non eta KAUDATU baimen espresua ez duen.
Halaber, espresuki debekatzen da kaudatu.com webgunearen bitartez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEAZ bestelako webgune batean txertatzea “in line linking” izeneko teknika erabiliz, non eta KAUDATU baimen espresua ez duen.
Baldintza horien arabera hiperesteka bat ezartzeak ez du berekin ekarriko, inondik inora, KAUDATU eta hiperesteka horri dagokion webgunearen jabearen/arduradunaren artean harremanik izatea, ezta KAUDATU haren eduki eta/edo zerbitzuak onartzea ere.
Nolanahi ere, KAUDATU une oro erabaki dezake WEBGUNERAKO edozein hiperesteka debekatu edo bertan behera uztea, bereziki dagokion webgunearen jarduera eta/edo edukiak legez kontrakoak direnean.
ERABILTZAILEAK honako esteka honetara jo dezake KAUDATU haren datu pertsonalen gainean egiten duen tratamenduari buruzko informazio zehatza jasotzeko.
Cookie artxiboak eta/edo datuak biltegiratu eta berreskuratzeko antzeko bitartekoak erabiltzen ditu WEBGUNEAK.
KAUDATU “Cookien politika” bat du indarrean, eta nahi duenak eskuragarri hemen dauka.
Espainiako antolamendu juridikoaren mende daude ERABILERA-BALDINTZA hauek.