• Hasiera
  • Dokumentu kudeaketako soluzioak

Soluzioak

Kaudatuko dokumentu kudeaketako soluzioekin, zure erakundearen funtsezko prozesuak arintzen dira: dokumentuak online bidaltzea, sinadura digitala eta artxibo elektronikoa. Efizientzia handitzen du, denbora aurrezten du, eta paperaren kontsumoa murrizten du.

  • 01.

    Bidal itzazu dokumentuak online

    Digitaliza ezazu edozein dokumenturen bidalketa, dokumentu kudeaketako gure sistemarekin. Klik bakarrarekin bidal ditzakezu dokumentuak, hala nola:

    • Nominak
    • Fakturak
    • Diplomak
    • Lan egutegiak

    Gainera, behar baduzu, bidalketa ziurtatua egin dezakezu, eta entrega egiaztagiria eskuratu.

    Informazio gehiago
  • 02.

    Dokumentuen sinadura elektronikoa

    Dokumentuen sinadura elektronikoa eskatzen du, edozein gailutatik (mugikorra barne), sinatzaileak ziurtagiri kualifikaturik izan beharrik gabe.

    Gainera, behar baduzu, Kaudatuko dokumentu kudeaketako programarekin, sinadura elektroniko aurreratua erabil dezakezu segurtasun handiagoa eskatzen duten prozesuetan.

    Informazio gehiago
  • 03.

    Sinatutako dokumentuak elektronikoki artxibatzea

    Artxiba itzazu zure dokumentu sinatuak Metapostako postontzi digitalean, epe luzera. Horrela, haien osotasuna bermatzen duzu, eta baliozkotasun juridikoa ziurtatzen.

    Metapostarekin, konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile gisa, erabilgarri duzu artxibo elektroniko kualifikatu bat. Artxibo elektroniko kualifikatua ondorengo honetan datza: dokumentu digitalak kontserbatzean, berreskuratzean eta ezabatzean, betiere dokumentu horien iraunkortasuna, irakurgarritasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna eta jatorriaren froga bermatuz biltegiratze denbora osoan.

    Informazio gehiago

Sektore guztietarako

Dokumentazioaren bidalketa errazten du edozein sektore edo sailetan. Dokumentu kudeaketako gure soluzioak ezin hobeak dira edozein lantalderen dokumentuak kudeatzeko:

  • Enpresak Giza baliabideetako sailak
  • Ikastetxeak
  • Industria sektorea
  • Lanbide elkargoak
  • Elkarteak eta beste batzuk
Sektoreak

Has ezazu zure prozesuen digitalizazioa

Jar zaitez gurekin harremanetan orain, eta eska ezazu gure soluzioaren doako proba bat.

Jar zaitez harremanetan Kaudaturekin