Bi enpresen arteko lankidetza esperientzia, bada, prozesuak digitalizatzearen eta sinplifikatzearen garrantziaren eta abantailen adibide praktikoa da, pandemiak ohiko ekintzak beste era batera egitera behartu gaituen une honetan. «Lankidetza horrek —adierazi du Gureak enpresako Marketineko zuzendari Gaizka Iriartek— aukera emango digu gure soluzio digitalak zabaltzeko eta, KAUDATUren zerbitzuen eskutik, balio erantsi handiagoa sartzeko dokumentuak kudeatzeko eta informazioa tratatzeko gure eskaintzan».
Bestalde, KAUDATUko zuzendari Asier Oriok honako hau adierazi du: «Lankidetza hau aukera bat da gure balio proposamena hobetzeko, eta mota guztietako kolektiboetan eten digitala murriztearren jardunbide egokiak sustatzeko. GUREAKek ematen duen sentsibilitateak denok aberastuko gaitu. Denbora bat daramagu GUREAKen administrazio kudeaketa modu integralean digitalizatzeko proiektuan lankidetzan; eta, lankidetza horren ondorioz, sinergia batzuk hauteman ditugu. Seguru sinergia horiek beren dokumentu prozesuen digitalizazioari ekin nahi dioten beste erakunde batzuen mesederako izan daitezkeela».
GUREAK eta KAUDATU bat datoz esatean, kasu honetan, bi konpainien arteko sinergien ondorioz, sinadura eta postontzi digitalen zerbitzuak gehituta, azken emaitza pertsonengan zentratzen dela, ezinbesteko gako gisa edozein enpresa edo erakunderen kudeaketa arloaren eraldaketa digitalari ekiteko.
Proiektuaren arrakasta, gainera, ekintza espezifikoen bidez aldaketa prozesuetan laguntzearen mende dago. «Sentsibilitate hori, GUREAK taldearen misioari berari lotua, KAUDATUrekin partekatzen dugun baieztapen honetan dago jasota: “Pertsonentzako teknologia “», adierazi dute GUREAKekoek. Bi erakundeek diote hori dela beren bezeroei eskaini nahi dieten proposamen integral eta kolaboratiboa, esperientzian oinarritua.
GUREAK KONPAINIARI BURUZ
GUREAK enpresa talde bat da, lan aukera egonkorrak eta desgaitasuna duten pertsonei behar bezala egokituak sortzen eta kudeatzen dituena. Bere marketin dibisioaren barruan, dokumentu tratamenduko eta informazioaren kudeaketako zerbitzu aintzatetsi bat eskaintzen du, mota guztietako euskarrietan dokumentuak digitalizatzean oinarritua, bezeroen prozesuak hobetzeko eta efizienteago egiteko.
KAUDATURI BURUZ
KAUDATU enpresa bat da, 2011n sortua, konfiantzazko zerbitzu digitalak (sinadura elektronikoa, entrega ziurtatua, legezko zaintza) garatzen dituena, datuaren/dokumentuaren jabetza bermatzeko premisarekin, pertsona eta erakundeentzako postontzi digitaleko zerbitzu pribatu, seguru eta doako baten bidez. KAUDATU sortzearen helburua izan zen —eta oraindik ere hala da— dokumentu elektronikoa jatorritik hasi eta datuaren jabea den pertsonak edo erakundeak legez entregatu eta zaindu arte erabiltzea erraztuko zuen soluzio bat eskaintzea.