• Hasiera
  • TECNALIAk etorkizunari begiratzen dio, sinadura elektronikoaren erabilerari esker

TECNALIAk etorkizunari begiratzen dio, sinadura elektronikoaren erabilerari esker

Europako Batzordearen Horizon 2020 programan kontratazioan, parte-hartzean eta lidergoan Espainiako lehen erakunde pribatua izateak, eta Europako patenteak eskatzeari dagokionez hirugarrena izateak, administrazio kudeaketa nabarmena dakar berekin, eta alderdirik zailenetako bat da dokumentu jakin batzuetan sinadura jasotzea. Horri plantilla sakabanatuta izatea gehitzen badiogu, TECNALIA definituta izango genuke. Egoera horri aurre egiteko, TECNALIAk sinadura elektronikoa erabiltzea erabaki du.

Horri guztiari buruz hitz egin digu TECNALIAko Programen Kudeaketa Administratiboko (Gipuzkoa poloa) arduradun Teresa Fernández-Mirandak. KAUDATUren sinadura jasotzeko soluzioei esker, prozedura horiek sinplifikatu dituztela eta papera kendu dutela azaldu digu.
Nolakoa zen sinadura jasotzeko prozesua, KAUDATUrekin digitalizatu aurretik? Zein ziren prozesuaren zailtasun nagusiak?

KAUDATUrekin prozesua digitalizatu aurretik, diruz lagundutako proiektuetan eskatzen zizkiguten ordutegi parteak eskuz sinatzen ziren. Gure ikertzaileak hainbeste egoitza geografikotan sakabanatuta zeudenez (bi eraikin, Donostian; bi eraikin, Zamudion; bi, Miñaon; La Almunian; etab.), sinatu beharreko dokumentuak egoitza bakoitzera bidali behar genituen, barne postaren bidez. Gero, sinatzen zituztenean, ikertzaileek modu berean itzultzen zizkiguten; prozesua oso luzea zen, eta dokumentuak galtzeko arriskua zegoen.
Zertan hobetu da prozesu hori?

Orain, KAUDATU ezarpenarekin, gure dokumentuak gure ERPtik sortzen ditugu, PDF formatuan, eta online kanal horretatik bidaltzen dizkiegu ikertzaileei. Haiek mezu elektroniko bat jasotzen dute, dokumentuak sinatzeko eskatzen diena; elektronikoki sinatzen dituzte, KAUDATUk ematen dien tresnarekin berarekin; eta, sinatu ondoren, aurrez zehaztutako postontzi batera iristen zaizkigu. Horrela, prozesua askoz epe laburragoan egiten da, ez dago dokumentuak galtzeko arriskurik, eta askoz ere paper gutxiago erabiltzen dugu.
Zergatik hautatu zenuten KAUDATUren sinadura-jasotzeko soluzioa?

Aurretik azaldutako guztiagatik, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako sinadura bat izateagatik, KAUDATUren soluzioaren alde egin genuen.
TECNALIA da Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena. Europako erreferente bat da, eta Basque Research and Technology Alliance erakundeko kide bat. Enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzen dira, haien lehiakortasuna eta pertsonen bizi kalitatea hobetzearren, eta hazkunde sostengagarria lortzearren. Konpromiso horiek guztiz bat datoz KAUDATUrenekin.