Enpresa batean dokumentazio digitala kudeatzeko, teknologia baino zerbait gehiago behar da.
Gauzak ondo egin nahi dituzten erakundeek badakite ez dela nahikoa prozesuak digitalizatzea: segurtasunez, lege babesarekin eta inpaktua zainduz egin behar da.
Testuinguru horretan sortu zen Kaudatu, enpresek eta erakundeek dokumentu digitalak modu seguru eta errazean bidaltzearren, sinatzearren eta zaintzearren Metapostak sortutako soluzioa.
Zerbitzu osoa postontzi digital seguru baten inguruan egituratzen da. Postontzi horrek datuaren pribatutasuna babesten du eta dokumentu bakoitzaren trazabilitatea bermatzen du bere bizi-ziklo osoan.
Metapostak hamar urte baino gehiago daramatza herritarrei eta enpresa sareari konfiantzazko zerbitzu digitalak eskaintzen. Esperientzia horri esker, premia argi bat identifikatu ahal izan genuen: hasieratik enpresa ingurunerako diseinatutako soluzio bat, ikuspegi, hizkuntza eta erabilera esperientzia propioak izango zituena.
Kaudatu da ibilbide horren emaitza. Eboluzio natural bat, bere horretan mantentzen dituena betiko balioak: konfiantza, dokumentu-babesa, sostengagarritasuna eta hurbiltasuna. Enpresei euskarazko eta gaztelaniazko arreta hurbilarekin laguntzen dien lantalde bat.
Kaudatu web plataforma bat da, eta honako hauek biltzen ditu ingurune bakar batean:
Hori guztia enpresen egunerokotasunean txertatzeko pentsatuta dago, tamaina edo sektorea edozein dela ere.
Dokumentu bakoitza ingurune seguru, zifratu eta ikuskatu batean kudeatzen da. Kaudatuk datuak babesteko araudia betetzen du, eta pribatutasun printzipioa aplikatzen du diseinutik hasita, informazioa beti kontrolpean dagoela bermaturik. Izan ere, enpresako sinadura digitaleko soluzio batek, bizkortasuna ez ezik, segurtasun juridikoa eta teknikoa ere eskaini behar ditu.
Digitalizatzea murriztea ere bada. Beharrezkoak ez diren papera, joan-etorriak eta prozesuak murriztea.
Simply Green ikuspegiarekin, Kaudatuk enpresei modu eraginkorragoan eta arduratsuagoan lan egiten laguntzen die, beren egunerokoan eta ingurunean benetako eragina izanik.
Digitalizatzea ez da soilik formatua aldatzea. Ordena, segurtasun eta lasaitasun handiagoz lan egitea da.
Kaudatu lagungarria da digitalizazioan berme osoz aurrera egin nahi duten enpresentzat.