• Hasiera
  • Daisaluxek aurrera egiten jarraitzen du, bere eraldaketa digitalean

Daisaluxek aurrera egiten jarraitzen du, bere eraldaketa digitalean

  • Disalux

Daisalux Arabako enpresa bat da, nazioartean presentzia handia duena, eta larrialdietako argiak, balizak eta seinaleak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Larrialdiko luminaria eraginkorrak eta ingurumen inpaktu minimizatua dutenak, estetikari eutsita, arkitekturaren aldetik zorrotzenak diren proiektuetan integratzeko. Daisalux ingurumenarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Horren froga da Gasteizko Udalaren Itun Berdean parte hartu izana, 2012an hiri hori Green Capital izendatu zutenean. Europako Hiriburu Berdearekiko lankidetza horrek ekodiseinuaren eta jasangarritasunaren printzipioak enpresaren barruan aplikatzea indartzen du.

2018an, Daisaluxek erabaki zuen pertsonen departamentuaren komunikazioak bidaltzean paperaren erabilera arian-arian murriztearen estrategiaren alde egitea, eta KAUDATU hautatu zuen erronka horri aurre egiteko. Gaur egun, Daisaluxek KAUDATUk eskaintzen dion kanal seguru eta pribatua erabiltzen du, nominak entregatzeko. Horrela, kostuak nabarmen murriztu ditu, eta giza baliabideen sailaren administrazio zereginak sinplifikatu ditu.

Lehen etapa hori amaitu ondoren, Daisaluxek aurrera egiten jarraitu du, enpresak bere langileei egiten dizkien komunikazio guztiak digitalizatzeko eta sinplifikatzeko prozesuan; eta, gainera, kontuz erabiltzeko datuen tratamenduari dagokionez indarrean dagoen legeria betetzen dela ziurtatu du. Horregatik, Daisaluxek nahi izan zuenean bere barne dokumentu bat langileek sinatzea, KAUDATUren soluzio bat hautatu zuen: telefono mugikorraren bidez sinatzeko soluzioa. Sinadura joan-etorririk gabe jasotzeko modu bat, ezer inprimatu beharrik gabe. Modu eroso eta segurua.