Hala ere, COVID-19aren pandemiaren hasiera zela-eta hartu zen KAUDATU sistemara igarotzeko azken erabakia. Horrela, Egibidek kontratatutako pertsonak beren lan kontratuak mugikorretik sinatzen hasi ziren. Joan-etorririk gabe, paperik gabe. Modu azkar eta seguruan.
Adierazi digutenez, «COVID-19aren pandemia iritsi izana izan zen gure sailaren eragilea, eta saihestu zen ehun pertsona baino gehiagok joan-etorria egin behar izatea ikasturte hasieran, kontratua sinatzeko. Lan bolumen oso handiko garaia da, eta KAUDATUk kontratua formalizatzeko erabilitako denbora hobeto kudeatzen lagundu digu; gainera, ingurumen helburuak lortzen lagundu digu, beharrezkoa ez den dokumentazioa sortu gabe».
Gaur egun, Egibide hausnarketa prozesu batean dabil, erabakitzearren ea beste prozedura batzuk (harrera prozesua, laneko arriskuen prebentzioari lotutako dokumentazioaren kudeaketa, etab.) abiatuko dituen, KAUDATUren bidez.
Egibide, Arabako ikastetxea; Bigarren Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren zerbitzura dauden bost campus.