• Hasiera
  • GUREAK MARKETING eta KAUDATU, prozesuen eraldaketa digitalari aurre egiteko eta beren esperientzia zabaltzeko aliatuak

GUREAK MARKETING eta KAUDATU, prozesuen eraldaketa digitalari aurre egiteko eta beren esperientzia zabaltzeko aliatuak

  • Gureak

GUREAK enpresa erreferentea da desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunean; eta KAUDATU enpresak hamarkada bateko esperientzia du konfiantzazko zerbitzu digitalak ematen. Bi enpresek, elkarrekin, «enplegatu elektronikoaren espedientea» izeneko proiektua garatu dute. Proiektu horren ondorioz, dokumentuak kudeatzeko prozesuak, sinadura elektronikoa eta komunikazio ziurtatuak digitalizatu dituzte, eta paperless konpainia (paperik gabeko konpainia) bihurtu da GUREAK.

Bi enpresen arteko lankidetza esperientzia, bada, prozesuak digitalizatzearen eta sinplifikatzearen garrantziaren eta abantailen adibide praktikoa da, pandemiak ohiko ekintzak beste era batera egitera behartu gaituen une honetan. «Lankidetza horrek —adierazi du Gureak enpresako Marketineko zuzendari Gaizka Iriartek— aukera emango digu gure soluzio digitalak zabaltzeko eta, KAUDATUren zerbitzuen eskutik, balio erantsi handiagoa sartzeko dokumentuak kudeatzeko eta informazioa tratatzeko gure eskaintzan».
Bestalde, KAUDATUko zuzendari Asier Oriok honako hau adierazi du: «Lankidetza hau aukera bat da gure balio proposamena hobetzeko, eta mota guztietako kolektiboetan eten digitala murriztearren jardunbide egokiak sustatzeko. GUREAKek ematen duen sentsibilitateak denok aberastuko gaitu. Denbora bat daramagu GUREAKen administrazio kudeaketa modu integralean digitalizatzeko proiektuan lankidetzan; eta, lankidetza horren ondorioz, sinergia batzuk hauteman ditugu. Seguru sinergia horiek beren dokumentu prozesuen digitalizazioari ekin nahi dioten beste erakunde batzuen mesederako izan daitezkeela».
GUREAK eta KAUDATU bat datoz esatean, kasu honetan, bi konpainien arteko sinergien ondorioz, sinadura eta postontzi digitalen zerbitzuak gehituta, azken emaitza pertsonengan zentratzen dela, ezinbesteko gako gisa edozein enpresa edo erakunderen kudeaketa arloaren eraldaketa digitalari ekiteko.
Proiektuaren arrakasta, gainera, ekintza espezifikoen bidez aldaketa prozesuetan laguntzearen mende dago. «Sentsibilitate hori, GUREAK taldearen misioari berari lotua, KAUDATUrekin partekatzen dugun baieztapen honetan dago jasota: “Pertsonentzako teknologia “», adierazi dute GUREAKekoek. Bi erakundeek diote hori dela beren bezeroei eskaini nahi dieten proposamen integral eta kolaboratiboa, esperientzian oinarritua.

GUREAK KONPAINIARI BURUZ

GUREAK enpresa talde bat da, lan aukera egonkorrak eta desgaitasuna duten pertsonei behar bezala egokituak sortzen eta kudeatzen dituena. Bere marketin dibisioaren barruan, dokumentu tratamenduko eta informazioaren kudeaketako zerbitzu aintzatetsi bat eskaintzen du, mota guztietako euskarrietan dokumentuak digitalizatzean oinarritua, bezeroen prozesuak hobetzeko eta efizienteago egiteko.

KAUDATURI BURUZ

KAUDATU enpresa bat da, 2011n sortua, konfiantzazko zerbitzu digitalak (sinadura elektronikoa, entrega ziurtatua, legezko zaintza) garatzen dituena, datuaren/dokumentuaren jabetza bermatzeko premisarekin, pertsona eta erakundeentzako postontzi digitaleko zerbitzu pribatu, seguru eta doako baten bidez. KAUDATU sortzearen helburua izan zen —eta oraindik ere hala da— dokumentu elektronikoa jatorritik hasi eta datuaren jabea den pertsonak edo erakundeak legez entregatu eta zaindu arte erabiltzea erraztuko zuen soluzio bat eskaintzea.

Gureak

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.