IbaiScanbit LKS taldekoa da. LKS taldeak aholkularitza teknologikoan dihardu, eta zerbitzu profesionalen sektoreko erreferente nagusietako bat da, Espainiako Erresuman. Mondragon Korporazioko Aholkularitza eta Ingeniaritza Dibisioko kide da.
2018an, IbaiScanbitek erabaki zuen giza baliabideen departamentuko komunikazioen bidalketan papera murrizteko estrategiaren alde egitea. Helburua: paperik gabeko bulegoa, paperless. KAUDATUren esku utzi zuen, erronka horri aurre egiteko. Hasteko, KAUDATUk nominak entregatzeko eskaintzen duen kanal seguru eta pribatua erabili zuen. Horrela, kostuak nabarmen murriztu zituen, eta giza baliabideen sailaren administrazio zereginak sinplifikatzea lortu zuen.
Lehen etapa hori burutu ondoren, IbaiScanbit enpresak aurrera egiten jarraitu zuen bere langileei egiten dizkien komunikazio guztien digitalizazioan eta sinplifikazioan. Hartara, kontuz erabiltzeko datuen tratamenduari buruz indarrean dagoen legeria betetzen zela ere ziurtatzen zen.
Ibaiscanbiteko Giza Baliabideen arduradun Oscar Díaz de Otazuk dioenez: «Sinadura mugikorraren bidezko kontratuak formalizatzeaz gain, Ibaiscanbit enpresak metodo hori erabiltzen du kudeaketan arintasun handia ematen diguten beste dokumentu batzuk sinatzeko. Adibidez, Enpresa Jardueren Koordinazioan, non dagokion dokumentazioaren zati bat enpresak eta langileek sinatu behar duten.
Era berean, gure langileek sinatu behar dituzten dokumentu batzuk formalizatzeko ere erabiltzen dugu, hala nola datuen konfidentzialtasun akordioak, fidelizazio akordioak eta/edo ohiko sinaduraren prozedura behar duten edozein motatako klausulak.
Laburbilduz, sistema horrek arintasuna ematen die prozesuei; denborak aurrezten ditu, batez ere lekualdatuta dauden pertsonek esku hartzen dutenean, bai eta dokumentuak lokalizatzen ere; espazio fisikoak aurrezten ditu; eta ingurumena zaintzen laguntzen du, halaxe saihesten delako tonerretan eta paperetan alferrikako gastua, bai eta alferrikako joan-etorriak edo posta arrunta erabili beharra ere, beharrezko dokumentazioa sinatzeko».