KAUDATUk hainbat dokumenturen kudeaketa aktiboa errazten digu, ikasturtean zehar gure hezkuntza komunitatearen zati esanguratsu batekin ezartzen diren harremanen barruan, hala nola ikastetxeko hezitzaileekin eta ikasleen familiekin.
Alde batetik, langileekin laneko hainbat dokumentu kudeatzen ditugu, bai eta lan harremanen esparruko beste dokumentu garrantzitsu batzuk ere. Familiei dagokienez, ikastetxearen zerbitzu eta jardueren administrazio kudeaketari lotutako dokumentazioaren komunikazioa eta sinadura izapidetzeko aukera ematen digu.
Joseba Albisu, oso giro lasaian egindako elkarrizketa honetan. Haren ondoan, gure lankide Carlos Lamarca.
Lortzen ditugun onurak hainbat ordenatakoak dira:
Lehenik eta behin, KAUDATUk ematen duen soluzio digitalak gure hezkuntza proiektuaren hainbat eremutan funtsezko helburuak betetzen laguntzen du. Marianistak ikastetxean, digitalizazio plan bat dugu. Plan horren bidez, ikasleen konpetentzia digitalaren garapena antolatzen eta planifikatzen da, bai eta teknologiaren erabilera arduratsua eta osasungarria ere, gure ikasleei eta familiei prestakuntza eta aholkularitza emanda.
Horri esker, modu egokian heldu diegu pandemiak agerian utzi zituen erronkei. Horrenbestez, une honetan naturaltzat eta koherentetzat jo dugun urratsa da hezkuntza komunitatearekiko komunikazio prozesuari ekitea, haren eraldaketa digitalaren bidez.
Prozesu horiek digitalizatzeak, gainera, beste onura esanguratsu bat du «eskola jasangarria» delakoaren ikuspegitik, 2030 Agendako GJHekiko dugun konpromisoa bultzatzen baitu. Konpromiso hori bi proiektu propioren barruan egituratzen da, Ekomarias eta WE proiektuak izenekoak. Eta, guztion onerako, topaketarako eta lurraren zaintzarako hezkuntzan egin dugun ibilbideari dagozkio. Ikuspegi horretatik, ekarpen txiki bat da, ingurumen jasangarritasuna bultzatzearren eta karbono aztarna murriztearren.
Hona hemen agerian geratu diren beste onura batzuk:
Hezitzaileei dagokien dokumentazioaren kudeaketan, administrazio kostuak murriztea, denboraren kudeaketa optimizatuta.
Familiei dagokienez, sarbide zuzena lortzen dugu, ikastetxearekin duten administrazio harremanean behar duten informazioa haien eskura jarrita, eta kudeaketa azkar, erraz eta edozein unetan egingarria ahalbidetuta.
Postontzi birtualei esker, pertsona bakoitzak informazioa artxibatu eta antolatu dezake, segurtasunez eta pribatutasunez zainduta.
Ikastetxeko Administrazio Sailarentzat ere «iraultza» bat izan da, informazioaren segimendua hobetzea ekarri baitu. Izan ere, hartzaileen sarbidea eta kudeaketa berresteko aukera dugu, baldin transmititutako informazioak adostasuna edo baimena behar badu.
KAUDATUk Gasteizko Marianistak ikastetxearen Administrazio Sailari lagundu dio egunero kudeatu behar dituen izapide askoren kudeaketa optimizatzen. Irudian, Maider Echevarria eta Juan Ignacio Cuesta
Marianistak ikastetxean, aliatu ezin hobea dugu KAUDATU, gure hezkuntza proiektua aurrera eramateko. Ikastetxeko harremanen eraldaketa digitalean modu erraz eta erosoan aurrera egiteko aukera ematen digu, eta prozesuaren pertsonalizazioa une oro bermatzen du, kezka eta behar guztien entzute aktiboaren bidez, bai eta hura ezartzeko eta garatzeko etengabeko laguntzaren bidez ere, une oro modu pertsonal eta hurbilean eginda. Guretzat hori da esanguratsuena, aldaketak eta eraldaketak pertsonek egiten baititugu, eta gure hezkuntza ekintzak hor kokatzen baitu gure begirada.
Gasteizko Santa María (Marianistak) ikastetxea Kristau Eskolako itunpeko ikastetxe bat da. 130 urtetik gorako tradizioa du, eta hiriari zerbitzu bat eta Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza proiektu bat eskaintzen dizkio. Hezkuntza eskaera berriei erantzun nahi dien kalitate proposamena. Hezkuntza integraleko proiektu honen helburua da garapen pertsonal osoa lortzea, gizartean integratzea, eta eraldatzea. Gaur egun, ikastetxea ahalegin handia egiten ari da, hezkuntza berrikuntzatik onena hautatzearren eta ezartzearren, eta instalazioak eredu pedagogiko berri batera egokitzearren. Zeharka eta modu integratuan, digitalizazioa txertatzen ari da ikasgelan eta ikastetxeko esparru guztietan.