Lanbideren zentro laguntzaileentzako gure alternatiba digitalaren proposamenak oinarritzat du emandako ziurtagiriak legez entregatzeko eta zaintzeko kanal seguru bat sortzea, hau da, postontzi digital bat sortzea.
Ziurtagiriak emateko prozesua hobetzea eta sinplifikatzea.
Lotutako kostuak nabarmen murriztea.
Balizko iruzurren aurrean benetakotasuna bermatzea.
Diplomak galtzeagatiko erreklamazioak ezabatzea, postontzi digitalean modu seguruan biltegiratuta daudelako.
Ikastaroetan parte hartzen dutenentzat, ekimen horrek erraztu egiten du diplomak eskuratzea, edozein unetan eta Interneterako konexioa duen edozein gailutatik.
Jardunaldietan, gure zerbitzua erabiltzen ari diren eta emaitzekin oso pozik dauden hainbat enpresaren parte-hartzea izateko pribilegioa izan genuen. Egibide, Europa Institutua, IMH Campus, Cebanc, Centro Fondo Formación eta Vial Rekord Formación ikastetxeetako ordezkariek proiektuaren esperientziak eta onurak partekatu zituzten.
Gainera, atsegin handiz nabarmendu nahi dugu formakuntza zentroetako ordezkari askok interesa agertu zutela ziurtagiriak entregatzeko prozesua KAUDATUrekin digitalizatzeko.
Jardunaldi horiek espazio aberasgarria eskaini zuten, esperientziak partekatzeko, erronkei aurre egiteko, eta aukera berriak aztertzeko. Gure plataforma erabiltzen ari direnen ahotsak entzuteak eta erabiltzaile izan daitezkeenen kezkak eta itxaropenak ezagutzeak aukera ematen digu gure zerbitzuak etengabe hobetzeko, eta sektorearen benetako beharretara egokitzeko.
Gure taldea han izan zen, xehetasunez azaltzearren nola funtzionatzen duen gure soluzioak, zer onura eskaintzen dituen, eta nola integra daitekeen eraginkortasunez formakuntza zentroetako prozesuetan. Dokumentuak sortu eta sinatzen direnetik gure postontzi digitalen bidez modu seguruan entregatzen diren arte, urrats bakoitza aztertu eta eztabaidatu zen, inplementazio arrakastatsua bermatzearren. Gainera, jardunaldi horiek aukera bikaina izan ziren, loturak estutzeko eta alderdi interesdunen arteko lankidetza indartzeko. Benetan eskertzen diegu parte-hartzaile guztiei gure proiektuarekiko duten interesa eta konpromisoa.