• Hasiera
  • Arrakasta kasuak
  • NAZARET ikastetxeak formakuntza ziurtagirien entrega eta legezko zaintza digitalizatu du, KAUDATUrekin

NAZARET ikastetxeak formakuntza ziurtagirien entrega eta legezko zaintza digitalizatu du, KAUDATUrekin

  • NAZARET

Donostiako Nazaret ikastetxeak bere prozesu batzuk digitalizatzeari ekin dio: egindako formakuntzaren egiaztagiriak emateko prozesuak, alegia. Horrela, hezkuntzaren munduak pauso bat ematen du digitalizazioaren arloan. Industriak abantaila argia darama, prozesu horretan.

Zer soluzio eskaintzen du KAUDATUk?

Soluzioa KAUDATUk operatutako postontzi digitalen gainean garatutako zerbitzu bat da. Zerbitzu horrek ziurtatzen du emandako formakuntza egiaztatzen duen dokumentua entregatu dela, pribatutasuna bermatzen du, eta sarbide erraza eskaintzen du une oro eta Interneterako konexioa duen edozein gailutatik. Zerbitzu horrek ez du inolako kosturik dokumentua jasotzen duenarentzat.
Elena Hidalgok, NAZARET ikastetxeko Formakuntzako kudeatzaileak, honela balioetsi du: «Soluzio honek aukera ematen digu ziurtagirien barne kudeaketarako sistema automatizatu eta seguru bat izateko, eta horrek berekin dakar kudeaketa hobetzea, kostuak murriztea, balizko iruzur saiakeren aurrean emandako ziurtagirien benetakotasuna bermatzea, eta, gainera, paperik gabeko kudeaketa baterantz aurrera egitea, erakundearen beraren sostengagarritasun helburuak betetzen laguntzeko».

NAZARET IKASTETXEARI BURUZ

NAZARET duela 100 urte baino gehiago sortu zen, eta haren helburua beti izan da pertsona arduratsuak, konprometituak eta Gipuzkoaren garapenaren bultzatzaileak heztea. Gaur, arlo digitalak markatutako testuinguru batean, Nazaretek erabaki du erronka bere gain hartzea eta KAUDATUk garatutako soluzioa ezartzea. Nazaret Fundazioari buruzko informazio gehiago: http://www.nazaret.eus/es/

NAZARET

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.