• Hasiera
  • Sabico taldeak bere harrera prozesuak digitalizatu ditu, KAUDATUren sortakako sinadurarekin

Sabico taldeak bere harrera prozesuak digitalizatu ditu, KAUDATUren sortakako sinadurarekin

  • Sabico

Elkarrizketa honetan, Sabico taldeko Informatikako arduradun Raúl Barbak kontatu digu nola KAUDATUren sortakako sinadurako soluzioari esker lortu duten harrera prozesuari lotutako administrazio prozesu guztiak digitalizatzea.

1.- Zerk bultzatu zuen Sabico KAUDATUren “ON BOARDING DIGITAL” delakoa probatzera?
Langile berri bat kontratatzen dugun bakoitzean, gero eta informazio gehiago bidali behar dugu. Langileari, kontratua ez ezik, gero eta dokumentu gehiago ere eman behar dizkiogu. Azken batean, kontratazio berri bakoitzeko, honako hauek entregatu behar ditugu: kontratua, arriskuen prebentzioari buruzko dokumentazioa, barne protokoloei buruzko dokumentazioa, gizarte erantzukizunari buruzkoa, eta abar. Eta, gure aurreikuspenen arabera, dokumentazioak gehitzera egingo du denborarekin.
Kontuan hartu beharreko bigarren faktore bat da, halaber, dagokion dokumentazioa aurkeztu izanaren «frogak» eskatzen dizkiguten erakundeen kopurua ere handitzen ari dela: Lan Ikuskaritzatik hasi eta bezeroarenganaino. Atari informatiko askotan erantsi behar izaten ditugu prozesuan aurkeztutako dokumentuak.

2.- Zer berezitasun espezifiko ditu Sabicok, zerbitzu hori erabiltzeko?
Nire ustez, premia gehienak berdinak dira enpresa guztietan. Egia esan, dena konplexuagoa da kontratatutako langileen kopurua handia bada. Sabico taldearen kasuan, gure zerbitzu askok —hala nola zaintzak edo garbiketak—, kontratazio kopuru handia kudeatzen dute. Beraz, kudeatu, izapidetu (eta, kasu batzuetan, sinatu) eta, azkenik, artxibatu beharreko dokumentuen kopurua oso handia da.
Berezitasun gisa, gaineratuko nuke harrera prozesu asko ez direla taldearen bulegoetan egiten, baizik eta langileak zerbitzuak emango dituen lantokian egiten direla (gure bezeroen instalazioetan, alegia). Hori dela eta, oso erabilgarria zaigu KAUDATUren zerbitzuei lotutako «presentzialtasunik eza». Sabico taldearenak ez diren instalazioetan azpiegitura edo dokumentazioa eduki behar izatea saihesten digu.

3.- Zer helburu lortu nahi zituzten harrera prozesu horiek digitalizatzea erabaki zutenean?
Pentsatzen dut giza baliabideetako edozein sailen helburu bera izango zela. Kontratazio berrien prozesuan honako hauek egiten direla ziurtatzea:
– Langileari guk eman beharreko dokumentu guztiak eman zaizkiola.
– Dokumenturen baten sinadura jaso behar den kasuetan, langileak dokumentua sinatu duela. Eta, azkenik:
– Dokumentu horiek behar bezala artxibatzen direla eta erraz aurkitzeko modukoak direla bermatzea.
Baina gure erakundean sartzen diren langileek ere kezkatzen gaituzte. Langileek harrera ona egiten zaiela sentitzea nahi dugu, langileek dokumentuak erraz jaso ahal izatea, eta joan-etorriak, itxaronaldiak eta abar saihestea.

4.- Nolakoa izan da KAUDATUrekiko esperientzia hau?
Ona, dudarik gabe. Hobekuntzetako batzuk garatuz joan gara elkarrekin; puntu honetan, nabarmendu behar dut ezin hobeto moldatu garela elkarrekin. KAUDATUk oso ondo jaso ditu gure beharrak, guri soluzioak eskaintzeko.
5.- Zer prozesuk lortu dute hobetzea?
Langilearen harrerarako prozesu osoa: lan arloko alderdiak, laneko arriskuen prebentziokoak, informazio sozialekoak, datuen babesekoak, barne arauenak, etab. Pertsonak hautatzeko prozesuak ere orain arinagoak dira, entregatutako eta sinatutako dokumentazioaren kontrola KAUDATUrekin sinplifikatu egin delako. Eta horrek denbora gehiago ekarri die inplikatutako sail guztiei: hautaketa, kontratazioa, lana, juridikoa, etab.
6.- Nori gomendatuko zenioke “On Boarding digital” delakoa?
Kar-kar. Hemen, gustatuko litzaidake galdera honi buelta ematea: nori interesatuko zaio paperezko harrera prozesuak mantentzea?

Sabico