Hala ere, SNA Europe Industries Iberiak (BAHCO) erabaki du nominen eta beste lan dokumentu batzuen bidalketaren digitalizazioa baino harago joatea. 2022aren hasieran, beste urrats bat egitea erabaki zuten, 2020an hasitako giza baliabideen prozedurak digitalizatzeko erronkaren barruan: plantillako kideek dokumentu batzuk sinatzeko prozesua digitalizatzea.
Eta emaitzak ezin hobeak izan dira. Fernando Baenak BAHCOko Giza Baliabideen Sailetik esan digunez, «aste batean, sinaduren % 92 bildu genuen. Baikor ginen, lortuko genituen emaitzei zegokienez, eta zifra horrek egiaztatzen du espektatibak ondo baino hobeto bete direla».
Fernando Baenak honako hau ere nabarmendu du: «KAUDATUk bere Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin eskaintzen duen balio erantsia». Zerbitzua erabat doakoa da, eta dokumentuak digitalki sinatzeko orduan erabiltzaileek izan ditzaketen gorabeherak konpontzeko aukera ematen du. KAUDATUk gure erabateko konfiantza irabazteko beste arrazoi bat da».
BAHCOk teknologia goreneko tresnak fabrikatzen ditu, eta produktuak diseinatzen ditu hainbat industriatako profesionalentzat, hala nola: abiazioa, petrolio eta gasa, metalen ebaketa, eraikuntza, automozioa, paisajismoa eta mahastiak.