VIVEbiotech erakundeak prozesu jarraitu bihurtzen du eraldaketa digitala

  • VIVEbiotech

VIVEbiotech erakundea espezializatuta dago bektore lentibiralen garapena eta hirugarrenentzako GMP fabrikazioa egiten (CDMO). Bikaintasuna gertakari diferentzialtzat hartzen du, eta urrats sendoak ematen jarraitzen du eraldaketa digitalean. METAPOSTArengana jo du, bere langileen lan dokumentazioaren administrazioa digitalizatzeko.

Orain berriki, VIVEbiotech instalazio berri batzuetara aldatu da, bere egungo beharrizanetara hobeto egokitzearren, eta 85 pertsonara arte hazi da lantaldea. VIVEbiotechek administrazio prozesuak sinplifikatzeko aliatu garrantzitsutzat du METAPOSTAk ematen dion laguntza.
VIVEbiotch eta METAPOSTA erakundeen arteko harremana sortu zen lehenengoak, beste hainbat erakundek bezala, aldez aurretik abisatu gabe eta premiaz aurre egin behar zionean egoera jakin bati. Egoera horrek, administrazioko eta giza baliabideetako arloaren kasuan, ez du jarduera murriztu; aitzitik, areagotu egin du. Beraz, premiazkoa bihurtu da frogatutako konponbideak aurkitzea eta ezartzea, ezarpenerako aldi oso laburrarekin.
Jardunaldi bat nahikoa izan zen konpainiaren administrazio saileko Ainhoa Lasa METAPOSTArekin harremanetan jartzeko, eta, eskainitako zerbitzuak erakutsi ondoren, erakunde horren komunikazio izapide eta kanalak sinplifikatzeko eta digitalizatzeko erronkari heltzeko. Igarotako denborak proiektua sendotu eta zabaldu du. Izan ere, barne kanal digital, seguru eta pribatu gisa hasi zen arren, duela denbora asko eboluzionatu zuen kontratuen eta gainerako lan dokumentuen legezko sinadura, entrega eta zaintza digitaleko zerbitzuen hedapenarekin. Proiektua ezarri zen egoeran, hori egiteko biderik azkarrena, erosoena eta seguruena zen.
VIVEbiotech enpresak dagoeneko honako zerbitzu hauek ditu:
Komunikazio seguruko barneko kanal digitalaren zerbitzua.
Lan kontratuak online sinatzeko zerbitzuak.
Hedatzeko zain, langileek dokumentu pribatuak (hala nola baja medikoa) modu seguruan partekatzeko zerbitzua.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiogu konpainiari, METAPOSTAren alde egin duen apustuarengatik eta izan duen konfiantzarengatik, kudeaketa errealitate digital berrira egokitzeak dakarren bide ez oztopogabea egiteko.

VIVEbiotech

  • EDIFICIO TANDEM, Miramon Pasealekua, 170, 1st floor, 20014 Donostia, Gipuzkoa

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.