Pribatutasun Politika honek (hemendik aurrera, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen du, oro har, www.metaposta.com domeinu-izenaren bitartez erabil daitekeen webgunearen (hemendik aurrera, WEBGUNEA) erabiltzailea zaren aldetik gure esku jarri dituzun datu pertsonalen gainean METAPOSTA, SAk (hemendik aurrera, “KAUDATU”) egiten duen bilketa eta tratamendua, WEBGUNEAREN bitartez unean-unean erabilgarri dauden zerbitzuak (hemendik aurrera, “KAUDATU ZERBITZUAK”) barne. Hori guztia alde batera utzi gabe WEBGUNEAN erabilgarri dauden atal eta inprimaki jakin batzuetan edo KAUDATU ZERBITZU jakin batzuei buruz ezarritako aurreikuspen espezifikoak, zuri dagokion informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena jasotzeko.
KAUDATU PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka legegintzako, jurisprudentziako eta/edo administrazioko xedapen berrietara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bitartez unean-unean garatzen dituen jardunbideetara egokitzeko ere, une oro bere eskubide eta interesak kontuan hartuz.
Nolanahi ere, KAUDATU baliabide tekniko egokiak jarriko ditu zure eskura, PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko aukera izan dezazun, datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudia betez bete behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala bete ditzagun.
Zure datu-tratamenduaren arduraduna METAPOSTA, SA da; helbide soziala: Miñao, Gasteiz (Araba), Arabako Parke Teknologikoa, Albert Einstein 44, E-6 eraikina, behea; Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.464 tomoa, 203. folioa, VI- 14.989 orria; IFK: A-01473289.
PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozertarako gurekin harremanetan jar zaitezke lehenago adierazitako posta-helbidean eta/edo lopd@metaposta.com helbide elektronikoaren bitartez.
KAUDATU tratatzen ditugun datuak zugandik lortu ditugu, batetik, (i) WEBGUNEAN nabigatu bitartean betetzen dituzun inprimakien eta/edo beste kanal batzuen bitartez (esate baterako, KAUDATU ZERBITZUEN erabiltzaile-erregistroa, informazioa eskatzeko inprimakia, etab.); edo (ii) kontsultako helbide elektroniko bat bidaliz.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatzen duzu hirugarren horri eman diozula PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eta zure datuak KAUDATU emateko baimena eman dizula, aurrerago azaltzen diren xedeetarako.
WEBGUNEAN nabigatu bitartean eman dizkiguzun datuak tratatzen ditugu KAUDATU, zurekin harremanetan jartzeko darabiltzagun inprimakien eta/edo posta elektronikoaren bitartez iritsi zaizkigunak.
KAUDATU, bereziki, honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:
Zure datu pertsonalen tratamenduak honako xede hauek dauzka:
Aplikatzekoa den araudiari jarraikiz, KAUDATU zure datu pertsonalez egiten duen tratamendua oinarritzen da, (i) batetik, zure baimenean, WEBGUNEAN eta/edo beste kanal batzuetan horretarako gaitutako mekanismoen bitartez zure borondatez eman dizkiguzun datu pertsonalak biltzeko momentuan eman diguzuna; edo (ii), bestetik, KAUDATU ZERBITZUEN kontratazio-kasuetan gurekin ezarritako harremanean.
Gogoratzen dizugu tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, baimen hori doan eta askatasunez bertan behera uzteko aukera duzula, 7. atalean eta hurrengoan adierazitakoari jarraikiz.
Legeak hala aginduta KAUDATU horretara behartuta dagoen kasuetan izan ezik (esaterako. Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioak edo beste Administrazio Publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko.
Ez dago aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egitea.
Oro har, datu pertsonalak gordeko dira zuk tratamenduari eman diozun baimena bertan behera utzi arte edo baimen hori kentzeko eskatu arte, baita KAUDATU bere lege-betebeharrak betetzeko behar duen denboran ere.
Nolanahi ere, jakinarazten dizugu KAUDATU datuak arazteko barne-politikak ezarri dituela bere esku dauzkan datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta beraz, datu horiek bertan behera uzteko aukera izango dela, bilketaren unean zuten xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.
Zehazki, eta enplegu-eskaeren kudeaketari dagokionez, zure datuak gehienez ere 2 urtez gordeko dira.
Datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudiak zenbait eskubide ematen dizkizu, datuak tratatu bitartean zuk baliatu ahalko dituzunak. Jarraian adieraziko dugu eskubide horiek zein diren:
Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea ere baduzu, eta horrek ez dio tratamenduaren zilegitasunari kalterik egingo, kendu aurreko baimenean oinarrituta baitago.
Eskubide horiek baliatu ahalko dituzu lopd@metaposta.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Edo eta dpo@metaposta.com elektroniko helbidean.
Azkenik, jakinarazten dizugu eskumeneko Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazio bat jar dezakezula, Espainian Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es), bereziki zure eskubideak baliatzeko arazoak izan dituzunean.
KAUDATU zure datuak betiere konfidentzialtasunez tratatuko ditu, eta isilpean gordez bidezkoa den bezala, datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoa betez, horretarako, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea eta/edo datu horietan baimenik gabe sartzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak ezarriz, neurri teknikoak eta antolamenduzkoak, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuek aurre egin beharreko arriskuak kontuan hartuta.
Horrez gain jakinarazten dizugu KAUDATU Cookien politika bat du indarrean duela, eta nahi duenak eskuragarri daukala esteka honen bitartez.