Sortakako sinadura

Enplegatu, ikasle edo bezeroren batek dokumentu bat baino gehiago sinatu behar al dizkizu aldi berean? Oso erraz jarri nahi diozu, aitzakiarik egon ez dadin?
Gure sortakako sinaduraren soluzioarekin, ikasle edo enplegatu horrek behin bakarrik sinatu beharko du (gehienez ere sei dokumentu, aldi berean), eta dokumentu bakoitza banaka tratatu eta entregatu beharko du, bai bidaltzailearen postontzi digitalean, bai hartzailearen postontzi digitalean.

  • Nola
    funtzionatzen du?

    Bidali baino lehen, zure beharretara eta interesatzen zaizun sinadura-indar mailara hobekien egokitzen den sinadura mota aukeratzen duzu, Kaudatuk eskaintzen dizkizun aukeren artean: sinadura oinarrizkoa edo sinadura aurreratua, biak digitalizatutako ziurtagiririk gabe.
    Gure beste soluzioetan bezala, sinatzaileak nahi duen lekutik eta momentutik egin dezake sinadura.

  • Sortakako sinaduraren
    onurak

    • Erabiltzaile berak sinadura bakar batekin sei dokumentu sina ditzake, gehienez.
    • Sinatutako dokumentu bakoitza banan-banan tratatzen eta entregatzen da.
    • Ziurtagiri digitalaren beharrik gabe.
    • Sinatutako guztiaren legezko balioa
    • Edozein gailutatik, eta edozein lekutatik.
    • Sinadura eskatzen diegun pertsonentzako doako arreta zentroa. Informazio gehiago: https://www.metaposta.com/es/contacto
  • Zergatik
    gu aukeratu?

    • Aurreztu ezazu denbora eta dirua: prozesuak optimizatzean, zure denbora zeregin produktiboagoetara bideratuko duzu.
    • Murriztu ezazu zure ingurumen inpaktua: papera eta joan-etorriak kenduta, zure dokumentu prozesuen ingurumen inpaktua murriztuko duzu.
    • Saihestu itzazu akatsak: transakzioak NAN, AIZ edo IFK baten bidez baliozkotzeak modu fidagarrian identifikatzen du hartzailea, eta akatsak saihesten ditu.
    • Segurtasun bermatua: transakzio guztiak plataforma pribatu eta seguru baten bidez egiten dira, bi alderdiak egiaztatuta.
    • Datuaren pribatutasuna: postontzi digital pribatuan, erabiltzaileak aldez aurretik baimendutako jaulkitzaileen dokumentazio garrantzitsua besterik ez du jasotzen, eta dokumentazio hori denbora mugarik gabe gordetzen du.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.